XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

@- Espainian oraindik ia ezezaguna izan arren, bidai sistema hau Erdi Europan 60. hamarkadaz geroztik erabiltzen da, jende gaztearen artean batizbat oso ezaguna delarik.

Ondorengo era hauetara bidaia daiteke: - GIDARI GISARA: Bidai bakoitza baino hiruzpalau egun lehenago, zure autoan leku libreak dituzularik, urrutizkinez deitu eta bidaiariak lortuko dizkizute, gutxi gorabehera gasolina laurdena jasoz.

- BIDAIARI GISARA: Hainbesteko txiki bat ordaindu (kilometroen arabera), beste zenbait daturen artean gidariaren telefono zenbakia, zuzenbide eta gasolinagatik ordaindu beharrekoa adierazten duen agiri bat sinatuz.

Argibide gehiagotarako eskura dezakezue ondorengo helbide hauetan: TANDEM / IBERSTOP / EUROSTOP.

IBERSTOPen kide diran beste zenbait agentzia: MADRIL / MALAGA / LLORET DE MAR (GERONA).